Euskal Herrian lorpenik handienak izan dituzten bi harri-jasotzaile ariko dira buruz buru Urrezko Harrri-jasotzaile Lehiaketaren lehen finalerdian: JuanJoxe Unanue Goenatxo eta Miel Saralegi; 200eko koadroarekin jardungo dute. Aurrez, 100 kiloko zilindro zaharrarekin ariko dira Unai Barinaga eta Javier Valenciano Zelailuze taldekideak.
Edozein aldetatik begiratuta ere, saio dotorea izateko osagarriak ditu biharko saio horrek. Alde batetik, Goenatxok irabazi ditu harri handietako EuskadikoTxapelketa gehien (11), eta aurten berriro ariko da txapelketan, bi urte ondoren. 2002ko txapelketan 10 jasoaldi egin zituen hiru minutuko txandan. Joan zen igandean, aldiz, sei jasoaldi egin zituen bi minutuko txandan, Urrezko Lehiaketan.Saralegi onena izan da harri handietako marken jardunean,329 kilokoa jaso duelarik. Leitzakoak 7 eta 6 jasoaldi egin ditu bi kanporaketetan.Beste aldetik, Barinaga Bizkaiko txapelduna da eta Zelailuze txapeldun ohia; oso parean aritu dira aurreko kanporaketetan, 22 eta 23 jasoaldi egin dituztela. Bolarekin aritu dira hobeto Saralegi eta Zelailuze.
Lehia parekatua eta dotorea espero da
Urrezko Harri-jasotzaile Lehiaketako finalerdian Goenatxo eta Saralegi ariko dira lehian, bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu