TRIATLOIA

Lehiakortasunaren eztabaida berpiztu du Brownlee anaien irudiak

Bero kolpe batek jo du Jonathan Brownlee triatleta, helmugarako metro gutxiren faltan. Alistair anaiak eraman du helmugaraino.

Brownlee anaiak, helmugarako metro gutxiren faltan. VíCTOR RUíZ / EFE
2016ko irailaren 20a
12:01
Entzun

Hari mutur ugari eta dezenteko eztabaida utzi du Brownlee anaiek Cozumelen (Mexiko) eginiko munduko triatloi txapelketan utzitako irudiak. Testuingurua: munduko txapelketako final handian, Jonathan Brownlee britainiarra lasterketa buruan. 300 metroren faltan, ordea, bero kolpe batek jo zuen, ezin jarraituta utziz Brownlee.

Lasterketan atzetik zetorren, ordea, bere anaia, Alistair. Hark Jonathan heldu, eta helmugaraino lagundu zuen, amaieran bultzatzeraino. Lurrean geratu zen Jonathan Brownlee, eta anbulantziak eraman zuen. Azkenean, Richard Murray hegoafrikarra izan zen triatloiko garailea, eta Mario Mola espainiarrarentzat izan da urrea munduko txapelketan. Zilarrezko domina lortu du Jonathan Brownleek.

Sare sozialetan, erreakzioak askotarikoak dira. Esfortzuaren eta senidetasunaren gorazarrea ikusi dute batzuek Brownleetarren ekintzan; beste batzuek, ordea, nabarmendu dute denak ez duela balio irabazteko, eta ea zilegi den gorputza muga-mugaraino eramatea. Joko arauei ere erreparatu diotenak badira: triatletek ezin dute proba batean laguntzarik jaso.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.