Patxi Usobiaga eskalatzailea (Eibar, 1980) duela urte eta erdi izan zuen auto istriputik fisikoki ez da erabat osatu, eta ezinbestean kirol eskalada lehiaketak uzteko erabakia hartu du. Gaur iragarri du agurra, prentsaurrekoan. Hernia diskoa ukituta dauka, eta sorbaldan eragiten dion minak maila gorenean eskalatzea eragozten dio.
"Azken urtebetean gauza askoren aurka egin behar izan dut borroka, gogorra izan da, eta erabakia oso serioa izan da", esan du Usobiagak, Eibarren, lagunen aurrean.
Ia hamar urte egin ditu goi mailan lehiatzen, eta tarte horretan Munduko Kopa 2006an eta 2007an irabazi du, Munduko Txapelketa 2009an, Europako Txapelketa 2008an...