Elkarrizketa aurrerapena

"Lehiatzen hasiko naiz berriro, baina oraindik ezingo dut frogatu errugabea naizela"

Mikel Astarloza txirrindulariarekin egindako elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk. Laster itzuliko da probetara, dopin kasu bategatik bi urteko zigorra beteta. Berria TBren 'Esan ahala' saioan izan da.

2011ko ekainaren 18a
11:33
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Mikel Astarlozaren esan batzuk:

- "Zigorra beteta, berriz ere lehiatzen hasiko naiz, baina aurkeztu nuen helegitearen erantzunik jaso gabe. Oraindik ezingo dut frogatu errugabea naizela".

- "Ondo bidean, Euskaltel-Euskadirekin itzuliko naiz".

- "Ezinezkoa da entrenatu dudana baino gehiago entrenatzea. Ez dakit zer mailatan itzuliko naizen, baina egindako lana balekoa izan dela uste dut".

- "Aurten ez naiz izango Tourrean, eta Vueltarekin etsi beharko dut. Hori izango da denboraldiko helburu bakarra".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.