Leire Olaberriak (1977, Ikaztegieta) urrezko domina irabazi du gaur Munduko Pista Txapelketako 'omnium' proban, Melburnen (Australia). 26 puntu batu ditu.
Tara Whiten (Kanada) geratu da bigarren, 31 punturekin. Hirugarren, 40rekin, Malgorzata Wojtyra (Polonia).
2008an Pekingo Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen puntuazioko proban Olaberriak.
Melburnen abiadura lasterketan Hodei Mazkiaran 36. postuan geratu da.
txirriNDULARITZA
Leire Olaberriak pistako munduko urrezko domina irabazi du, 'omnium' proban
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu