Lau t'erdiko Txapelketako lehen jardunaldia gaur bukatu da, Gernika-Lumon (Bizkaia), Iñigo Leiza eta Asier Berasaluze Berasaluze IX.a-ren artekoa partidarekin, eta Leizak atera du partida aurrera: 22-15.
Ez da partida ona izan. Presaka antzean eta urduri aritu dira bi pilotariak. Berasaluze hasi da hobeto, baina buelta eman dio partidari Leizak, eta 12-11tik aurrera nagusi izan da.
Hilaren 25ean Sebastian Gonzalez izango du kontrario, final-zortzirenetan.
Abenduaren 8an izango da finala.
pilota
Leiza aurrera lau t'erdian
22-15 irabazi dio Berasaluze IX.ari Gernika-Lumon. Gonzalezen aurka jokatuko du hilaren 25ean, final-zortzirenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu