Leonardo Piepoliri bi urteko zigorra jarri diote
Txirrindularitza. Italiako Dopinaren Kontrako Olinpiar Batzordearen Auzitegiak (CONI) bi urteko zigorra jarri dio Leonardo Piepoli txirrindulariari, azkeneko Frantziako Tourrean CERA substantziarekin positibo eman zuelako. Piepolik 37 urte dauzka orain. Herenegun, berriz, Down Under Tourra bukatu zen, eta Francesco Chicchi (Liquigas) izan zen azkarrena azkeneko etapan. Itzulia, aldiz, Allan Davisek (Quick Step) irabazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu