'L'Equipe' egunkariak azaldu duenez, 1998ko eta 1999ko Tourretan parte hartu zuten ziklista batzuen gernua analizatu zuten iazko abenduan. Froga horietako sei laginetan positibo eman zuen Armstrongek. Beste sei laginek ere eman zuten positibo egunkari horren arabera, baina, momentuz ez da jakin norenak diren. Egunkariaren arabera, proba horien helburua ez zen txirrindulari horien izena agerian uztea, dopinari aurre egiteko teknikak hobetzea baizik.
Armstrongek ukatu egin du "inoiz" produktu dopanterik hartu duenik, eta artikulua "erabat sentsazionalista" dela salatu du.
txirrindularitza
'L'Equipe' egunkariak dio Armastrongek EPOa hartu zuela 1999ko Tourrean
'L'Equipe' egunkariak zabaldu duenez Lance Armstrong txirrindulari estatubatuarrak EPOa hartu zuen 1999ko Tourrean. Egunkari horren arabera, Chatenay-Malabry Frantziako Doping Detekzioko Laborategiak orduango gernuari egindako analisietan positibo eman du estatubatuarrak. Txirrindularia haserre azaldu da oso, eta "inoiz" ez duela sustantzia dopanterik hartu azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu