Lesioa atzean utzita, lanera itzuli da Xabi Prieto
REALA. Xabi Prieto hasi da taldekideekin entrenatzen. Hiru astez taldetik kanpo egon da tendinitis baten erruz, eta atzo hasi zen berriz entrenatzen. Hasiera batean erritmo falta nabariko du, denboraldi-aurreko ia entrenamendu guztiak galdu dituelako. Realak Erroman egingo duen egonaldian minutu batzuk jokatzeko aukera izango du donostiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu