Ezohikoa izango da Athleticek gaur gauean zelairatuko duen hamaikakoa. Jokalariek amaren abizenarekin nahi zuten jokatu, eta jaso dute jada Futbol Liga Profesionalaren baimena. Hori baieztatzea besterik ez zuten behar erabakia ofizial egiteko.
"Salbuespen" moduan onartu du LFPk jokalari zuri-gorriek soinean amaren abizena duen elastikoa janzteko hartu duten erabakia. BERRIAk atzo aurreratu zuenez, aspaldian zebiltzan jokalariak asmo hori gauzatu nahian, eta azkenean gaur gauean egingo du, 21:00etan, Celtaren aurka, Vigon.
Hasierako hamaikakoa hau izango da: Moreno (Iraizoz); Sagarna (Iraola), Dominguez (San Jose), Imaz (Ekiza), Borde (Aurtenetxe); Nausia (Gurpegi), Derteano (Iturraspe), Arana (De Marcos); Laskurain (Susaeta), Goñi (Muniain), eta Zubeldia (Aduriz).