MENDIA

Lhotseko tontorrera iritsi da Alex Txikon

Euskal Herrian 08:25 inguru zirela iritsi da gailurrera. Munduko mendirik garaienetan laugarrena da Lhotse.

2013ko maiatzaren 21a
11:20
Entzun

Hamargarren zortzimilakoa da Txikonentzat. Nepalen 12:00ak zirela, Euskal Herrian 08:25 inguru, Lemoako alpinistak jakinarazi du 8.516 metroko mendiaren gailurrean zegoela. Jakinarazi du "oso gogorra" izan dela igoera, "muturreko hotza" izan dutelako, baina esfortzuak merezi izan duela nabarmendu du bere blogean.

Iragan larunbatean ekin zion Txikonek Lhotse igotzeari. Bilbotik Lhotsera euskaraz espedizioan joan da Himalaiara, eta Nuptse igo zuen lehenago. Igoera hartako bizipenak idatzita utzi zituen Txikonek BERRIAko Ibilkari kanalean duen atalean.

Broad Peak (2003), Makalu (2004), Cho Oyu (2004), Shisha Pagma (2007), Daulaghiri (2008), Manaslu (2008), Annapurna (2010), GI (2011) eta GII (2011) zortzimilakoak igoak zituen Txikonek, eta hamargarrena du Lhotse.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.