Miarritze 22. Tolosa 17

Lidergoan sendotuta

Miarritzek errealismo handia erakutsi du, bere aukera guztietan puntuak sartuz, eta ezinean utzi du Tolosa

Aled Brew, Miarritzekoa, baloiarekin. Partida bikaina jokatu zuen hegaleko galesak. BOB EDME.
Eneritz Zabaleta.
Miarritze
2012ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Miarritze. Blaauw, Hegi, Kodela; Thion, Taele; Lauret, Lakafia, Dubarry; Lesgourgues, Barraque; Brew, Gimenez, Traille (kap.), Ngwenya; Balshaw.

Tolosa. Stenkamp, Botha, Jonhston; Millo-Chluski, Maestri; Picamoles, Dusautoir, Bouilhou; Burgess, Beauxis; Clerc, David, Fritz, Huget; Poitrenaud.

Markagailua. 0-3; 3-3; 6-3; 13-3; 13-6; 16-6 (atsed.) 16-9; 16-12; 19-12; 22-12; 22-17.

Epailea. Mathieu Raynal.

Gauza anitz argitu nahi zituen Miarritzek Tolosaren aurkako partida horretan. Top14ko txapeldunari irabazi ondoren, ligako lehen postuan jarraituko du Aguilerako taldeak, eta sasoi betean dagoela argi utzi du.

Azken urteetan bezala, bere indarrak izan diren eremuetan nagusitu zen Miarritze. Kontrarioaren zelaian sartu orduko puntuak lortzeko gaitasun paregabea erakutsi zuen. Jean-Pascale Barraquek bete zuen ostikoetan Dimitri Yachviliren rola, partida bikaina jokatuz. Defentsan ere Tolosa oztopatzen asmatu zuen, eta bere aitzinekoen beharra izan zuenean, ederki gorde zuen baloia dortokak bikain jokatuz.

Aled Brew, bikain

Alta, Miarritzek oraindik hobetzekoa baduela ere ikusi ahal izan zen. Uztartzean, Wiclus Blaauw harroin berriari Top14ko jukutrietara egokituta ez dagoela nabaritu zitzaion. Sufritu zuen hegoafrikarrak Johnstonen parean. Bost zigor kolpe jaso zituen uztartzeetan, bere ezinaren ondorioz, eta azkenean txartela ikusi zuen, merezita. Baina Miarritzek aulkia mugitu zuen, eta Barcella zein Van Staden sartzean gauzak askoz hobeki pasa ziren uztartzeetan etxekoentzat.

Blaauw baino asko hobeki aritu zen fitxatu berria Aled Brew hegaleko galesa izan zen. Jokoan ez zen anitz sartu, baina hirutan erabakigarria izan zen. Miarritzeren lehen entsegua berak ekarri zuen, Trailleri egiazko oparia emanez pase bikain batekin. Kontraeraso batean Tolosako bi jokalari erakarri zituen, eta lurreratzean pase bikaina eman zion Ngwenyari. Ostikaden azpian ere seguru aritu zen.

Trailleren entseguari esker haizea hartu zuen Miarritzek (16-6). Balshawek ostikoak bikain jo zituen Tolosaren zelaira, Barraquek jokoa ederki zuzendu zuen, eta Lesgourguesek bizi atera zuen baloia uztartze irekietatik.

Blaauwen txartelaren ondotik Tolosa hurbildu zen (16-12), baina aitzinekoek baloia ederki gorde zuten. Clercek partida bukaeran entsegua sartu arren, Miarritzek merezita eta kontrol handiz irabazi zuen azkenean (22-17).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.