Ligak partida baterako itxi du Agilera, derbian izandako istiluengatik
Baionak eta Miarritzek 5.000 euroko isuna ordaindu beharko dute jokalarien arteko liskarrengatik
Erabakia herenegun eman behar zuen Frantziako Ligako Diziplina Batzordeak, baina azkenean atzo jakinarazi zituen derbian izandako istiluen inguruko zigorrak. Hala, Agilera, partida batez itxita egonen da 2012an, ikusle bat zelaira sartu izanaren zigor gisa. Tolosaren aurkako partida Miarritzetik kanpo jokatu beharko du, otsailaren 10eko asteburuan. Taldea partida hori non jokatu aztertzen ari da. Donostiako Anoetan izan daiteke, baina asteburu horretan Reala Sevillaren aurka ariko da. Pauen edo Akizen ere joka dezake. Bestalde, Baionak eta Miarritzeko 5.000 euroko isuna jaso dute, Marmouyet eta Hariñordokiren arteko borrokagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu