Itxakok ez dauka ezer jokoan jada ABF ligan. Hiru jardunaldi falta dira liga amaitzeko, eta sailkapenean nafarrengandik zortzi puntura dago Elda bigarren sailkatua. Bera Berari Donostian irabazita ospatu zuten ospatu beharrekoa, eta hurrengo bi asteburuetan jokatuko duten Txapeldunen Ligako finalari begira daude orain. Aurretik, ordea, ligako partida daukate gaur, etxean, Marina Parken aurka (18:30). Azken postuan dago gaurko aurkaria, lau punturekin, eta, beraz, maila galduta dago jada. Tentsio handirik gabeko partida izango da.
Bera Berak, berriz, Ro'Casa azken-aurreko sailkatuaren kantxan jokatuko du (19:30). Donostiarrak laugarren daude sailkapenean, 30 punturekin, eta puntu bakarrera daukate hirugarren postua. Hori bai, Ro'Casak ere puntu bakarrera dauka ABF ligari eusteko erronka, eta ezin du huts egin etxeko partidetan. Azken bi partidak galdu egin ditu Ro'Casak, eta azken partida Eldaren aurkakoa izango da. Haientzat finala da gaurkoa.
Ligako azken bi sailkatuen aurka ariko dira gaur Itxako eta Bera Bera
Marina Parken aurka jokatuko dute nafarrek, etxean (18:30), eta Ro'Casaren kantxan gipuzkoarrek (19:30)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu