KIROLA

Ligako lehen partida irabazi du Athleticek (0-1)

Ligako lehen partida irabazi du Athleticek, Herculesen kontra. Athletic aurreratu zaio Hercules taldeari (0-1), bigarren zatiaren hasieran. Llorentek sartu du gola, buruz, Gabilondok faltaz egindako paseari esker. Bi taldeek izan dituzte gol aukerak, baina Athleticek bakarrik lortu du baloia sareratzea.

2010eko abuztuaren 28a
22:28
Entzun
Lehen gola, lehen garaipena. Athleticek 0-1 irabazi dio Hercules taldeari, Espainiako Ligaren lehen partidan. Giro beroa, joko eskasa, freskotasunik gabekoa, baina emaitza bikaina izan da. Fernando Llorentek sartu du gola, buruz, falta jaurtiketa batean, bigarren zatiaren hasieran. Une horretatik aurrera Athleticek partida ongi kudeatu du eta Gorka Iraizozen lan bikainaren laguntzaz lehen garaipena eskuratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.