Caja Laboralek Ligako talde onenari egingo dio bisita iluntzean. Orain dela astebete, sailkapen burua lortzeko dema izan zitekeenak balioa galdu du, Baskoniak joan den astean Manresaren aurka egindako huts larriaren ostean. Orain, Real Madrilek Baskoniaren gainetik segituko du emaitza bat edo beste izan, eta horrek apaldu egin du arabarren grina. Halere, plaza ezin hobea da Madril garaipen garrantzitsua lortu eta mahai gainean kolpea emateko.
Erronka zaila zen orain dela astebete, eta zaila da orain ere, Real Madril baita ligan eraso joko eraginkorrena egiten ari den taldea. Pablo Lasoren eskutik, min handia egiten dute trantsizio azkarren bitartez, eta saskiratze erraz asko lortzen. Defentsan, berriz, hobeto ari da Baskonia, eta helburu bi ditu: baloi gutxi ematea eta errebotea zaintzea. Helburu zaila dirudi bigarrenak, Baskoniak pibot peto-petorik ez daukalako, eta Real Madrilek Ante Tomic, Mirza Begic eta Felipe Reyes. Mirza Teletovic, behintzat, osatu egin da.
Ligako talde onenari bisita egingo dio Caja Laboralek, itxura hobetzeko asmoz
Sailkapeneko burua da Real Madril, eta bikain jokatzen ari da Pablo Lasoren eskutik (18:00, Teledeporte)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu