Ainhoa Fernandez, Eli Pinedo, Nely Carla Alberto, Naiara Egozkue, Patricia Elorza, Nerea Pena eta Jorge Dueñasek garaipen bat erdietsiz abiatu dute beren parte hartzea Olinpiar Jokoetan. Ligaxkako lehen postuan kokatu dira, Espainiako selekzioak Montenegrokoari 19-25 irabazi eta gero.
Pinedo, Pena eta Alberto izan dira taldeko golegile nagusiak; launa sareratu dituzte. Gainera, Egozkuek bi gol egin ditu. Partida hasieratik izan da Espainiako selekzioa markagailuan aurretik, eta lau golen abantailarekin joan da atsedenaldira (10-14). Bigarren zatian, tarte hori handitzen jarraitu dute, partida kontrolpean edukiz.
Astelehenean jokatuko dute euskal kirolariek ligaxkako bigarren partida, Norvegiaren aurka.