LILATOIA

Lilatoi jendetsuena egin dute, 3.000 emakumek parte hartuta

Elena Silvestrek irabazi du Donostiako lasterketaren 24. edizioa. Bideoa: Irutxuloko Hitza. [Youtube]http://youtu.be/mHx5O3vEbe8[/Youtube]

2013ko martxoaren 4a
13:55
Entzun

Eguraldi eguzkitsua lagun, 3.000 andrek parte hartu zuten atzo goizean 24. Lilatoian. Edizio jendetsuena izan zen atzokoa, iaz baino 600 emakume gehiagok parte hartuta. Elena Silvestre espainiarra izan zen garaile, 17 minutu eta 48 segundoko denborarekin. Lehen euskal herritarra, aldiz, Ana Llorens iruindarra izan zen. Guztira, 2.691 izan ziren helmugara iristea lortu zuten emakumeak.

Urtez urte indartzen doan lasterketa da Lilatoia. Emakume batzuek martxoaren 8ko Emakumeen Egunaren harira antolatu zuten lehenengo aldiz Lilatoia, 1990ean. Urteroko manifestazioaz gain, "beste zerbait" egin nahi zuten. Garai hartan leku itxietan bai, baina kirola kalean egitera ez zen emakume gehiegi animatzen: hori haustea zen helburua. 115 emakume inguruk parte hartu zuten orduko hartan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.