laburrak, esanak, datuak

Lippi: "Burua dugu, hankak eta bihotza. Guztia daukagu"

2010eko ekainaren 15a
11:04
Entzun
LABURRAK- Veron arazo fisikoekin dabil. Juan Sebastian Veron Argentinako erdilaria giharretako arazoekin dabil eta, agian, ostegunean ez du jokatzerik izango Hego Korearen aurka. 35 urte ditu, baina jokalari garrantzitsua da Diego Armando Maradona hautatzailearentzat.- Vuvuzelen zaratarik gabeko telebista emankizunak? Telebista kateak amorratuta daude: Hegoafrikako estadioetan partidetan jarraitzaileek vuvuzelekin -plastikozko tronpetak dira- egundoko zarata ateratzen dute, eta emankizunetan traba egiten diete. Hala, Italiako telebista publikoa partida vuvuzelen zaratarik gabe emateko ikerketa lana egiten ari da. Oso zaila dela aitortu du, ordea, giroko soinua ere jaso nahi dutelako. Rich Mkhondo mundialeko batzorde antolatzaileko bozeramaileak esan du ez dituztela debekatuko tronpeta horiek estadioetan. "Afrikako kulturaren ikurretako bat dira, eta berdin-berdin adituko dira Munduko Kopa amaitu bitartean". ESANAK- Marcelo Lippi (Italiako hautatzailea). "[Berdinketaren ostean esana] Burua dugu, hankak eta bihotza. Guztia daukagu".- Zinedine Zidane (Frantziako jokalari ohia). "Domenech [Frantziako hautatzailea] ez da entrenatzailea".DATUAK- 86 milioi txinatar telebista ikusle lehen partidan. Txina ez zen sailkatu Munduko Kopa jokatzeko, baina txinatarrak lehiaketa jarraitzen ari dira. 86 milioi txinatarrek ikusi zuten telebista bidez Hegoafrika-Mexiko inaugurazio partida.- Cannavarok ere lau mundial. Fabio Cannavaro Italiako jokalariak atzo jokatu egin zuenez, lau Munduko Kopatan hartu du parte dagoeneko. Historia osoan hemezortzi jokalari dira hori lortu izan dutenak. Hauek dira besteak: Djalma Santos, Pele eta Cafu (Brasil), Uwe Seeler eta Karl Heinz Schnellinger (Alemania), Enzo Scifo eta Franky Van der Elst (Belgika), Paolo Maldini, Gianni Rivera eta Giuseppe Bergomi (Italia), Pedro Rocha (Uruguai), Wladyslaw Zmuda (Polonia), Diego Armando Maradona (Argentina), Andoni Zubizarreta (Espainiako selekzioa), Myung Bo Hong (Hego Korea), Sami Al Jabber (Saudiar Arabia) eta Thierry Henry (Frantzia; honek ere aurten).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.