TXIRRINDULARITZA. LANCE ARMSTRONG

'Livestrong' Fundazioak 20 milioi eraztun saldu ditu dagoeneko

2004ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Lance Armstrong txirrindulariak gidatutako Livestrong Fundazioak 20 milioi eraztun saldu ditu dagoeneko. Minbizia ikertzeko dirua biltzeko xedea du ekimen horrek, eta orain hilabete pare bat jarri zuen abian ekimena Armstrongek. Bost milioi eraztun gehiago ekoitziko omen dira. Armstrongek, jende askok, eraztunaren ordaintzeaz gain, diru laguntza handiak eman dituela esan eta jendeari eskerrak eman zizkion horregatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.