FUTBOLA
Livornoren estadioa itxi dute, minutuko isilunea ez egiteagatik
Italiako Kirol Justiziak lehia batez itxi du Bigarren Mailako Livorno taldearen futbol zelaia, jarraitzaileetako batzuek ez zutelako igandean errespetatu Nassirijako atentatuan hildako 19 polizien omenezko minutuko isilunea. Minutuko isilunean txistuka eta kantuan egon ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu