Lizarrako pilotalekua bete egingo da ostiralean
ESKU-HUSKA. Irujo-Goñik eta Olaizola I.a-Ruizek binakako txapelketako partida jokatuko dute ostiralean Lizarran, eta Remontivaleko harmailak goraino beteko dira. Pilotalekuan mila pertsona inguru sartzen dira, eta astelehenerako 800 salduak zituzten. Pilotariek gaur aukeratuko dituzte pilotak (16:00). Aurretik, Titin-Pascual eta Olaizola II.a-Mendizabal II.a elkartuko dira, Labriten (11:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu