eskubaloia

Lizarran igandean egingo diote harrera Itxakori

Gaur gauean iritsiko da taldea Lizarrara eta kiroldegian ongietorria ez-ofiziala egingo diete taldekideei.

2009ko maiatzaren 18a
17:55
Entzun
Atzo EHF Kopako txapeldun izan zen Itxako, Alemanian, eta gaur gauean iritsiko da Lizarrara (Nafarroa). Bertako kiroldegian ongietorri ez-ofiziala egingo diete jokalariei. Bihar, berriz, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariak harrera egingo dio taldeari. Harrera ofiziala, berriz, igandean egingo diote, herrian.

Larunbatean, Espainiako Ligako azken partida jokatuko du Itxakok, eta Liga -ostegunean lortu zuten- irabazleen saria jasoko du.

Igandean, Lizarrako udaletxean, 13:00etan EHF Kopako txapeldunak udaletxeko balkoira igoko dira eta jarraitzaileak agurtuko dituzte. Ondoren, buruhandi eta erraldoiek lagunduta Foruen plazara joango dira.

Atzo arratsaldean 26-25 galdu zuen Leizpigen etxean Itxakok, baina joanekoan zortzi golegatik irabazi zuen Lizarran. Europako lehen titulua du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.