Loeb eta Petter Solbergen arteko lehia Grezian
RALLYAK. Gaur amaituko da Grezian Akropoli rallya, eta azken etaparen faltan, Sebastien Loeb (Citroen) da lider. 10,2 segundoren aldea du Petter Solbergekiko (Ford). Haien artean erabakiko da irabazlea, hirugarren sailkatua, Mikko Hirvonen (Citroen), ia bi minutura baitago. Atzerago dago oraindik Jari-Matti Latvala (Ford), pneumatikoan zulatu bat izan ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu