RALLYAK
Loebek lehenengo jarraitzen du Alemaniako Rallyan, eta aldea handitu zuen atzo jokatu zen bigarren etapan
Sebastian Loeb (Citroen Xsara) frantziarrak lehen postuari eutsi zion atzo Alemaniako Rallyan. Etapako zazpi zatietatik bostetan gailendu zen, eta atzo lortutako aldea handitu zuen. Etapako beste bi zatiak Francois Duvalek (Citroen Xsara) irabazi zituen. Loebek 27,9 segundoko aldea du Duvalekiko eta minutu bat eta 47 segundoko tartea Marcus Gronholmekiko (Peugeot 307). Gaur jokatuko da hirugarren etapa; 90,08 kilometroko luzera izango du, guztira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu