Loebek seigarrenez irabazi nahi du Frantziako Rallya
RALLYAK. Gaur hasi eta igandera arte jokatuko da Frantziako Rallya, Alsazian (Frantzia). Sebastien Loeb (Citroen) eskualde horretakoa da, eta etxeko proba seigarren aldiz irabazten saiatuko da. Egun Munduko Txapelketako lehen sailkatua da, 196 punturekin, Mikko Hirvonen (181 puntu, Ford) eta Sebastian Ogier taldekidearen aurretik (167 puntu).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu