futbola

Lokomotiv Mosku-Athletic, Europa Ligako final-hamaseirenetan

Joanekoa otsailaren 16an izango da, eta itzulikoa otsailaren 23an. Irabazleak hurrena Ajax edo Manchester United izango du aurkari.

2011ko abenduaren 16a
15:35
Entzun

Lokomotiv Mosku izango da Athleticen aurkaria Europa Ligako final-hamaseirenetan. Joaneko partida otsailaren 16an izango da, Errusian, eta itzulikoa otsailaren 23an, Bilbon. Irabazleak Ajax edo Manchester United izango du kontrario final-zortzirenetan. Gaur egin dute zozketa, Nyonen (Suitza).

1923an sortutako kluba da Lokomotiv, eta 30.000 laguneko estadioa du. Jokalarien artean Dennis Glushakov da onena (24 urteko erdilaria). Taldean daude Alberto Zapater (Zaragozan aritutakoa), Felipe Caicedo (Sporting Lisboa, Malaga, Levante...), Branko Ilic (Betis...)... Jose Couceiro da entrenatzailea.

Europa Ligako final-hamaseirenak

Porto-Manchester City. 

Ajax-Manchester United.  

Lokomotiv Mosku-Athletic.

Salzburg-Metalist.

Stoke City-Valentzia.

Rubin Kazan-Olympiakos.   

AZ Alkmaar-Anderlecht.   

Lazio-Atletico Madril.

Steaua-Twente.  

Viktoria Plzen-Schalke 04.   

Wisla Krakovia-Standard Lieja.   

Braga-Besiktas.

Udinese-Paok.

Trabzonspor-PSV.   

Hannover-Brujas.

Legia-Sporting Lisboa.

Porto da Europa Ligako egungo txapelduna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.