Lolok zigorra bete du; Puñalek betetzeko dauka
OSASUNA. Jose Antonio Camachok aldaketak egin beharko ditu euskarri postuan Deportivoren aurka jokatzeko. Batetik, Manuel Ortiz Lolo berriro ariko da hasieratik, partida bateko zigorra bete ondoren. Patxi Puñal, berriz, ez da Coruñara joango (Galizia), Levanteren aurkako partidan epaileak sasoiko bosgarren txartel horia atera baitzion. Beraz, partida bateko zigorra bete beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu