Lopezek dio Athleticek orain diru gehiago jarri beharko lukeela San Mames berrian

Bayern Munichek Javi Martinezengatik 40 milioi euro ordaindu dituela-eta egin ditu adierazpenok Jaurlaritzako lehendakariak. Ezezkoarekin erantzun dio Athleticeko presidenteak.

2012ko irailaren 3a
14:54
Entzun

Athleticek Javi Martinezengatik 40 milioi euro jaso dituela-eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak adierazi du klubak orain San Mames estadio berriaren finantzaketan diru gehiago jarri beharko lukeela. "Orain arte baino dezente gehiago inplikatu beharko litzateke finantzaketan", esan du Lopezek gaur, Radio Euskadin.

Ezezkoarekin erantzun dio Josu Urrutia Athleticeko presidenteak. "Lehen hartutako konpromisoak beteko ditugu", adierazi du Urrutiak eguerdian, Bilbon.

Estadio berriak 218 milioi euroko aurrekontua du. Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Kutxabank-ek 55na milioi euro jarriko dituzte, Athleticek 42 eta Bilboko Udalak 11. 2010eko maiatzean hasi zituzten lanak. 2012-2013 denboraldian hasiko da Athletic zelai berrian jokatzen, baina 2015era arte ez da erabat amaituta egongo

Bayern Munichek fitxatu du Martinez (Aiegi, 1988).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.