Lorantek ez du gehiago jokatuko 2011n, sei bat aste beharko baititu osatzeko

Estres haustura dauka eskuin oinean, eta Julen Olaizola harrobiko jokalaria ariko da haren ordez sei partidetan

Andoni Urbistondo.
Donostia
2011ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Peter Lorant hungariarrak sei eta zortzi aste arteko atsedena hartu beharko du eskuin oineko hatz batean jasandako estres haustura osatzeko. Real Madrilen aurka egin zuen lesioa, iragan igandeko partidan, baina Lagun Aroko medikuek esan dutenez, hilabete inguru zeraman jokalariak hautsi den hezur ingurua minduta. Lorantek, ordea, ez zuen atseden hartzeko aukerarik, taldeko saskipea justu samar ibili baita ligako lehen hilabete eta erdian.

Taldeak ez du merkatua arakatu ordezko baten bila, altxortegia hustu samar baitauka. Harrobian aurkitu du konponbidea, eta orain arte Iraurgin eskarmentua hartzen aritu den hegal-pibota hautatu du, Julen Olaizola. 18 urte ditu, eta 2,03 metro da luze.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.