Reala utzi eta Deportivorekin fitxatu du Miguel Angel Lotina entrenatzaileak. Gaur iritsi da Coruñara (Galizia), Augusto Cesar Lendoiro Deportivoren presidentearekin bilera egingo du eta baliteke gaur arratsaldean egitea aurkezpena. "Oso gustura nago eta gogo handiarekin", esan du Lotinak. Joaquin Caparrosen ordez ariko da.
"Oraingoz", denboraldi baterako fitxatuko duela adierazi du, "baina garrantzitsuena kontent egotea da eta klubak aspaldi hasitako proiektua segitzea, lan ona egiten ari direlako". Deportivo "klub handi" gisa definitu du Lotinak. "Bertan egonkortzea gustatuko litzaidake".
Jose Luis Ribera Realean bigarren teknikari izan dena lan horretan ariko da Deportivon -jokalari izan zen han-, baita Eduardo Dominguez prestatzaile fisikoa ere.
Futbola
Lotina "oso gustura" Deportivorekin fitxatzeagatik
Denboraldi baterako sinatuko du Realeko entrenatzaile ohiak, eta baliteke gaur arratsaldean egitea aurkezpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu