Esprinterrik gabeko beste esprint bat izan zuen atzo Romandiako Tourrak. Bradley Wigginsek (Sky) ezustean irabazi zuen lehen etapa, gutxitan bezala esprinta eserita jota. Eta Luis Leon Sanchezek (Rabobank) antzekoa egin zuen atzo Charmeyko helmugan, taldekideen lan onari errematea emanda. Gainsariak bizigarri ari dira izaten itzuli guztian, eta, etapa garaipenak ematen dituen hamar segundoekin, Wigginsengandik segundo bakarrera jarri da orain espainiarra sailkapen nagusian.
Ohi bezala, ihesaldia, tropelaren lan neketsua, eta amaiera aldrebesa izan zuen Romandiako Tourreko hirugarren etapak. Aldrebesa, Roman Kreuziger eta Janez Brajkovic (Astana) erasoka hasi zirelako helmugara iristeko 4,5 kilometro falta zirenean, eta Luis Leon Sanchezen azken kolpean aukerarik gabe utzi zituelako esprinterren taldeak. Bulle eta Sion artean, laugarren etapa jokatuko da gaur, 184 kilometrokoa. Etapa nagusia izango da, lehen mailako hiru mendate igo beharko dituztelako Siongo helmugara iritsi aurretik.
Luis Leon Sanchezek irabazi du Romandiako hirugarren etapa
Rabobankek egindako lan onari errematea eman dio espainiarrak, tropeleko esprinter guztiei aurrea hartuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu