FUTBOLA

Luis Sabalza, Osasunako presidente

Hauteskunde batzordeak atzera bota ditu Victor Alvarezek eta Juan Ramon Lafonek aurkeztutako helegiteak, eta Sabalza izendatu du lehendakari beste lau urterako.

2017ko azaroaren 13a
13:06
Entzun

Osasunako hauteskunde batzordeak berretsi egin du biek aurkeztutako aurreabalek ez dituztela klubaren estatutuek eskaturiko betekizunak jasotzen. 26. artikuluak dio bermeak «Espainiako Bankuko erakunde erregistroan dagoen banku, aurrezki kutxa edo kreditu erakunde batek emanak» izan behar direla, eta baldintza hori ez omen du bete Lafontek zerrendak. Alvarezenaren kasuan, hauteskunde batzordeak azaldu du hautagaitza horren dokumentuak ez duela abal edo aurreabal izaerarik; eta hori ezinbesteko baldintzatzat jotzen du 26. artikuluak. Lafonek epaitegietara joateko asmoa azaldu du. Ez, ordea, Alvarezek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.