Txirrindularitza

Lurrikararekin hasi da Tourra

Froomek, Portek, Yatesek eta Ion Izagirrek 51 segundo galdu dituzte eroriko baten erruz, eta Quintanak 1.15 matxura bategatik. Gaviriak irabazi du lehen etapa, esprintean

Fernando Gaviria, helmgan sartzen. YOAN VALAT / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2018ko uztailaren 7a
15:56
Entzun

Frantziako Tourrean ez dago etapa lasairik, beti egon behar da erne, eta aurtengo ekitaldian lehen egunetik ikusi da hori. Izan ere, hainbat faboritok denbora galdu dute lehen etapan, eta ez gutxi. Chris Froomek (Sky), Richie Portek (BMC), Ion Izagirrek (Bahrein) eta Adam Yatesek (Mitcheltonek) 49 segundo galdu dituzte helmugatik bost kilometrora izandago eroriko baten ondorioz. Okerragoa izan da, hala ere, Nairo Quintanaren kasua (Movistar). Helmugarako 3,3 kilometro falta zirela, matxura izan du, eta bi erroberak aldatu behar izan ditu. Denbora asko behar izan du aldatzeko, eta 1.15 galdu du helmugan.

Etapa Fernando Gaviriak (Quick Step) irabazi du, esprintean. Lehen garaipena du Tourrean, eta hark jantzi du elastiko horia. Bigarren Peter Sagan (Bora) izan da, eta hirugarren, Marcel Kittel (Giant). Harekin batera helmugaratu dira itzulia irabazteko faborito gehienak: Mikel Landa (Movistar), Tom Dumoulin (Sunweb), Rigoberto Uran (Cannondale), Vincenzo Nibali (Bahrein)...

Etapari dagokionez, 201 kilometrokoa zen. Hasi eta berehala ihesaldia osatu da, eta helmugatik hamar kilometrora ehizatu dituzte. Amaiera lasaia behar zuena eroriko eta ezbeharrek animatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.