Saskibaloia. ACB ligako kanporaketak

Luze jo dute Real Madrilen eta Baskoniaren arteko lau finalerdiek

Denak bosgarren deman erabaki dira; Real Madril nagusitu zen lehen bietan, eta Baskonia azken bietan

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Ezin jakin zehatz mehatz zer gertatuko den, baina oso litekeena da Real Madril eta Baskoniaren arteko finalerdiak luze jotzea. Tradizioz hala izan da, eta bi taldeen arteko parekotasunak ere gutxienez lau partida joka daitezkeela erakusten du. Bosgarrena izango dela ziurtatzea ere astakeria ez, orain arte bi taldeek jokatutako lau finalerdiak bosgarren partidan erabaki baitira.

1992. urtean jokatu zen lehena. Emaitza bera baino, Pep Cargol eta Ramon Rivasen arteko boxeo borroka izan zen hizpide. Kantxan, Real Madrilek lortu zuen finala jokatzeko txartela. 2001. urtean bezala. Orduan talde ikaragarria zeukan Baskoniak: Scola, Foirest, Bennett, Stombergas, Timinskas, Oberto eta Victor Alexander. Estatubatuarrak taldea utzi zuen bosgarren partida hasi bezperan, eta min handia egin taldeari. Arabarrek 2009 eta 2010ean hartu zuten merezitako kitarakoa. Orduan kantxa faktorea euren alde zuten, eta ederki baliatu zuten abantaila hori, 3-2 nagusitzeko. Prigioni, Rakocevic, Mickeal, Teletovic eta Splitter ziren hasierako bosteko kide, eta brasildarrak 32 eta 34ko balorazioa lortu zuen azken bi partidetan. Antzera egin zuen pibot ilehoriak 2010 urtean, eta garaipenaren ondoren, finala irabazi zion Baskoniak. Nori eta Bartzelona ahaltsuari, eta 3-0!

Bi taldeek zor eta oroitzapen asko dituzte elkarren aurka. Batzuk onak, besteak ez hain onak. Liga erregularrean ere partida bana irabazi dute, eta etxetik kanpo partidaren bat irabaztea funtsezkoa izan liteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.