Maialen Chorraut nagusi Munduko Kopan, Cardiffen
PIRAGUISMOA. Maialen Chorrautek urrezko domina irabazi zuen herenegun Eslalomeko Munduko Kopako proban, Cardiffen, K-1ean. Donostiarrak 104,40 segundoko denbora egin zuen, zigorrik gabe. Jana Dukatova eslovakiarra izan zen bigarren (104,70), Cindy Poeschel alemaniarra hirugarren (106,70). Chorraut Londresko Olinpiar Jokoetarako sailkatuta dago jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu