Ohorezko sakea ateratzeaz gain, omenaldia ere jasoko du Lujanbiok igandean, Anoetan, Realak Bartzelonaren kontra jokatuko duen partidaren aurretik. Gainera, egun horretan palkoan izango dira txapelketa nagusiko gainerako finalistak ere: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre.
Realak, "bertsolaritzari eta euskal kulturgintzari keinu bat egin nahi izan die", bere konpromisoa "kirol arloaz harago doalako".
Hain justu, Lujanbiok Realeko jokalari baten roletik ere abestu zuen BECeko finalean. Agirre eta biak jarri zituzten: publizitatea egiteko edozein eskaintza onartzeko prest bat, eta bestea ez. Bertsoa.eus atarian dago bertsoaldia entzungai.