Irabaziz gero, Mallorca puntu batera izango du Osasunak eta sailkapenean aurrerapausoa emango du
asier legarda-ereño
Iruñea
Mallorcak dotore hasi zuen denboraldia, baina azken boladan emaitza txarrak bildu dituzte Gregorio Manzanoren mutilek, eta gaur Nafarroako Erresuman galtzen badute, jaitsiera postuak saihesteko lehian sartuko da bete-betean. Iruñean galdu arren sailkapenaren erdialdean jarraituko dute, baina jaitsiera postuekiko aldea murriztu egingo zaie Mallorcakoei, eta sailkapeneko 8. postutik 19. posturaino dauden talde guztien lehia orekatuan egongo dira Manzanoren mutilak ere. Horretarako, lanak ondo egin beharko ditu Osasunak, dena dela. Bi hilabete eta erdi daramatza Zigandaren taldeak etxean Ligako partidarik irabazi gabe, eta bolada txar horrek gaur amaitu behar du Mallorcaren aurka.
Teorian ez da partidarik zailena Osasunarentzat. Estatistikak nafarren aldekoak dira behintzat. Mallorcak Lehen Mailako 15 partida jokatu ditu Iruñean, eta horietatik hamaikatan Osasuna nagusitu zen, lautan lehia berdinketarekin amaitu zelarik. Osasunak 27 gol egin ditu Mallorcaren aurka Iruñean 15 partida horietan, eta aldiz Mallorcak lau gol soilik sartu dizkio Iruñean Osasunari.
Zigandaren mutilek Nafarroako Erresuman lortutako azken garaipena Mallorcaren aurka izan zen, gainera, orain 10 egun Espainiako Kopako final hamaseirenetako joanekoan 2-0 nagusitu baiziren gorritxoak. Halere, Osasuna ez da fio. Ziganda bera ere zuhur mintzatu zen atzo: «Honek ez du Kopakoarekin inolako zerikusirik izango, besteak beste Guiza edo Ibagaza jokalari erabakigarriak direlako, eta, Kopan ez bezala, Ligan jokalari horiek zelaian izango direlako».
BI ALDAKETA HASIERAKO HAMAIKAKOAN. Partida serio bat egin behar duela esan du Zigandak, «ondo jokatzen ahaleginduz. Baina batik bat hiru puntuak lortu beharra dugu, ura bezainbeste behar baitugu garaipena». Asteko azken lan saioan Dadyk orkatila bihurritu zuen, etaZigandak 19 gizon sartu ditu deialdian badaezpada, Carlos Vela ere kili-kolo ibili baita. Real Madrilen aurkako hamaikakoarekin alderatuz gero, Puñalek Erizeren tokia hartuko du, eta Juanfranek Carlos Vela aulkian utziko du.
HECTOR FONT Osasunako erdilaria
«Dotore jokatu gabe irabaz daiteke»
a. l.-ereñoIruñea
Iragan denboraldian berak nahi baino gutxiago jokatu zuen, bainaZigandaren konfiantza bereganatu du aurten.
Nola ikusten duzu Mallorcaren aurkako partida?
Nola edo hala irabazi egin behar dugu. Hiru puntuak etxean geratzea ezinbestekoa da. Bernabeun erakutsitako joko dotorea egin gabe ere irabazi beharra dugu.
Gaizki jokatu arren, irabaztea da helburua?
Bai, zalantzarik gabe. Urteko azken norgehiagoka da, eta, irabaziz gero, Gabonetako oporraldi laburra gozoago igaroko dugu. Zortzi edo hamar talde puntu bakarraren tartearekin egon gaitezke sailkapenean jardunaldi honen amaieran, baina irabazten ez badugu atzean gera gaitezke.
Mallorcaren aurka jokatzen nazkatu egingo zarete. Kopa, Liga...
Bai, Espainiako Kopak horixe izaten du. Ea Kopako bide beretik jarraitzen dugun Ligako lehia honetan ere.
Mallorcak ez du inoiz irabazi Lehen Mailako lehia bat Iruñean.
Badakit, irakurri dut datua, baina horrek ez digu ezer ziurtatzen. Partida guztiak ezberdinak izaten dira, eta estatistikek ez dute garrantzirik izaten. Mallorcak Iruñean duen bolada txarra beste urtebetez luzatzea ez legoke gaizki.
Osasuna ere ez da harro egoteko moduan ari etxean.
Egia da, etxean bi hilabete eta erdi daramatzagu Ligan irabazi gabe, eta bolada hori lehenbailehen amaitzea komeni da, Mallorcaren aurka, esaterako.
Zure ekarpenarekin pozik izango zara, dena dela, ezta?
Ezin naiz kexatu, minutu asko jokatzen ari naiz, eta horrela jarraitzea da nire helburua. Hori bai, taldeak emaitza onak lortzen baditu, askoz hobeto, orduan bai, benetan gozatu ahal izango baitut.
Zuri ez al zaizu loteriarik tokatu?
Ez, aldagelan bakarren batek izan du zorte hori. Baina nik ez, lanean jarraitu beharko dut, kar-kar.
saILKaPenaK*
17. JARDUNALDIA
ATZO
Almeria-Getafe0-2
Zaragoza-Valentzia2-2
Sevilla-Racing
GAUR ORDUA TB
Valladolid-Betis 17:00 O.I.
Vila-real-Recreativo 17:00 O.I.
Atl. Madril-Espanyol 17:00 O.I.
Levante-Deportivo 17:00 O.I.
Osasuna-Mallorca 17:00 O.I.
Bartzelona-Real Madril 19:00 O.I.
Athletic-Murtzia 21:00 C+E.
Puntuak PuntuakJ I B G
1. Real Madril 38 16 12 2 2
2. Bartzelona 34 16 10 4 2
3. At. Madril 31 16 9 4 3
4. Vila-real 31 16 10 1 5
5. Espanyol 30 16 8 6 2
6. Racing 26 16 7 5 4
7. Valentzia25 16 8 1 1
8. Mallorca 21 16 5 6 5
9. Sevilla 20 16 6 2 8
10. Zaragoza 20 16 5 5 6
11. Almeria19 16 5 4 7
12. Recreativo19 16 5 4 7
13. Athletic18 16 4 6 6
14. Getafe 18 16 5 3 8
15. Murtzia18 16 4 6 6
16. Osasuna17 16 4 5 7
17. Valladolid17 16 4 5 7
18. Betis17 16 4 5 7
19. Deportivo14 16 3 5 8
20. Levante7 16 2 1 13
Txapeldunen LigaraUEFAra Bigarren A Mailara
18. JARDUNALDIA (URTARRILAK 5 ETA 6)
Sevilla-Betis
Getafe-Valladolid
Recreativo-Almeria
Espanyol-Vila-real
Racing-Athletic
Deportivo-At. Madril
Valentzia-Levante
Real Madril-Zaragoza
Mallorca-Bartzelona
Murtzia-Osasuna
BIGARREN MAILA
18. JARDUNALDIA
ATZO
Xerez-Eibar3-3
Malaga-Sevilla Atl.3-0
Sporting-Alaves3-2
Las Palmas-Hercules0-0
Racing Ferrol-Salamanca0-2
Gimnastic-Cadiz0-1
Elx-Poli Ejido2-1
Reala-Tenerife2-1
GAUR
Celta-Granada 74 12:00 C+E.
Albacete-Castello 17:00
Numantzia-Kordoba 17:00 Localia
PuntuakJ I B G
1. Numantzia 34 17 10 4 3
2. Malaga33 17 10 3 4
3. Sporting28 17 8 4 5
4. Sevilla Atl.28 17 7 7 3
5. Elx26 17 7 5 5
6. Hercules25 17 6 7 4
7. Granada 7425 17 7 4 6
8. Celta25 17 6 7 4
9. Reala25 17 6 7 4
10. Tenerife25 17 6 7 4
11. Eibar 24 17 7 3 7
12. Kordoba 22 17 4 10 3
13. Cadiz22 17 6 4 7
14. Castello21 17 5 6 6
15. Alaves21 17 5 6 6
16. Salamanca20 17 5 5 7
17. Gimnastic20 17 5 5 7
18. Ejido 19 17 5 4 8
19. Ferrol17 17 4 5 8
20. Xerez14 17 2 8 7
21. Albacete14 17 3 5 9
22. Las Palmas13 17 3 4 10
Lehen Mailara Bigarren B Mailara
*atzoko emaitzak kontuan hartu gabe