IZEN PROPIOAK
MANUEL ALMUNIA
MANUEL ALMUNIA
Iruñeko atezaina izan zen gakoa, herenegun, Arsenal bere taldeak Sheffield-en aurka lortu zuen garaipenean. Ingalaterrako Kopako final-zortzirenak ziren, eta Arsene Wenger entrenatzaileak, Jens Lehmann aulkian utzi, eta Almuniaren aldeko apustua egin zuen. Ez zuen iruindarrak aukera galdu; bi penalti geartu zituen. «Pertsonalki oso garrantzitsua izan da niretzat, baita taldearentzat ere», esan zuen gero Almuniak. Lehen hasieratik jokatzen zuen, baina Lehmannek kendu dio postua. Hori gogorra egin zaiola ere onartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu