Izugarri ondo dabil Lionel Messi Bartzelonako argentinar jokalaria, eta askok Diego Armando Maradona jokalari izandakoaren parekoa dela diote, edo hobea dela. Maradona bera gaur egun Argentinako hautatzailea da eta, Messi "pauso erraldoiak" ematen ari dela aitortu duen arren, beretzat ez da titular segurua selekzioan. "Oso ondo dabil Messi, gogo handiarekin eta pozik. Seguruenez titular moduan eramango dut Hegoafrikako Munduko Txapelketara", esan du gaur hautatzaileak TyC Sports telebista katean. 'Seguruenez' beraz, ez seguru.
"Argentinar golegile asko ditugu: Messi, Gonzalo Higuain, Sergio Agüero, Carlos Tevez, Diego Milito, Ezequiel Lavezzi eta Martin Palermo. Beraz, euren arteko borroka ederra izango da", dio Argentinako hautatzaileak.
Ekainaren 11n hasiko da Mundiala.
futBOLA
Maradonarentzat Messik ez du Argentinan titular postua seguru
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu