Marcelo Bielsa: «Lezamako lanak gaizki egiten ari dira, eta nahita dabiltza oker»

Lanen arduraduna modu «basatian» tratatu zuela onartu du, eta ez duela asmorik taldea uzteko

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Marcelo Bielsak gogor kritikatu zuen atzo Lezamako hobekuntza lanak nola garatzen ari diren. «Eraikuntza enpresa berandu eta oker dabil. Eta okerrena da jakin badakitela gauzak gaizki egiten ari direla». Entrenatzailea ernegatuta agertu zen prentsaurrean, «klubaren eskubideak defendatu» behar zituela sentitzen zuelako. Era berean, zuzendaritzaren babes faltarik ez zuela sumatzen esan zuen, eta taldearekin duen konpromisoa bete egingo duela.

Athleticeko entrenatzaileak argitu nahi izan zuenez, Lezaman eginiko lanak ez dira berak «inposatuak» izan, taldeko buruekin adostuak baino. Oporretatik itzultzean, baina «samina» sentitu zuen lanak «ez bakarrik berandu» baizik eta «gaizki» egiten ari zirela ikusita. «Eraikuntza enpresa nire klubari egiten ari zen iruzur bat bezala hartu nuen, jakin bazekitelako gaizki ari zirela». Amorratuta, arduradunarengana joan zuen, eta azalpenak eskatzean arduraduna «modu basatian» tratatu zuela aiortu zuen, eta eginikoa konpontzen saiatu zela. «Ziur nago salaketarik jarri ez bazidan klubaren edo bere enpresaren presioengatik izan zela, eta horregatik agiri bat helarazi diot nire burua inkulpatuz».

Azken egunetan albiste asko argitaratu dira entrenatzailearen ustezko haserrearen inguruan, eta klubeko hainbat langileekin gustura ez dagoela, tartean Lekue medikuarekin. Bielsak gezurtatu egin zituen, eta «gezurtitzat» jo zuen informazio hori argitaratu zuen Bizkaiko egunkaria.

«Ez dut inor eskatu»

Kirol arloaz ere mintzatu zen, eta udan jokalaririk ez duela eskatu esan zuen Bielsak. Are gehiago, Aritz Aduriz eta Isma Lopez, zuzendaritzak orain arte eginiko bi fitxaketak, berak taldean ahulen ikusten dituen postuetan jokatzen ez dutela onartu zuen. Era berean, aurten ez duela jokalaririk multzotik kanpo entrenatzen izango argitu zuen, gutxienez erabiliko ez ez dituen bost jokalari dituen arren bere aginduetara. Jokalari horiei jakinarazi die ez dituela erabiliko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.