Marcelo Bielsak aldagelara bidali du Fernando Llorente
ATHLETIC. Ez da giro Bilbo inguruan. Larunbatean 2-0 galdu zuen Athleticek Realaren aurka, eta, atzo, asteko lehen entrenamenduan, eztabaida izan zen Marcelo Bielsaren eta Fernando Llorenteren artean. Anoetan hasieratik aritu ez ziren jokalariak partidatxo bat jokatzen ari ziren bigarren taldeko jokalarien aurka, eta hor sortu zen ika-mika. Bielsak geratu egin zuen partida une batean, eta zuzenketa batzuk egin zizkion aurrelariari, bere jarrerarekin haserre. Jarraian, aldageletarako bidea hartu zuen aurrelariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu