Marco Crespik (Varese, Italia, 1962) iragarria zuen ez zuela Sienan jarraituko, eta espero zen Laboral Kutxarekin akordio bat lortzea. Uste hori baieztatu du gaur klubak. Urtebetez zuzenduko du taldea; hala ere, emaitzen eta helburuen arabera kontratua urtebetez luzatzeko aukera dago.
Laboral Kutxak Sergio Scariolo orain arteko entrenatzailearen lana eskertu du.