Pena galanta edukiko du Julia Ilinik errusiarrak (Bizkaia-Durango). Bi eraso jo, azkenerako bakar-bakarrik ihes egin, eta lau kilometro eskas izan ditu soberan Giroko laugarren etapa irabazteko. Hiru minututik gorako aldearekin iritsi da azken hogei kilometroetara, baina Hitec taldeak erritmo bizia jarri du Macerata hirugarren mailako mendatean gora eta behera, eta azken unean geratu da ezerezean Iliniken abentura.
Bizkaia-Durango garaipena dastatzen ari zenean, esprintean sartu eta beste erakustaldi bat eman du Giroko liderrak, Marianne Vosek (Rabobank). Bigarren garaipena eskuratuta, are sendoago dago orain lidergoan. Shelley Olds (Ale Cipollini) eta Lucinda Brandi (Rabobank) hartu die aurrea Jesiko esprintean.
Jesin bertan hasi eta Cesenaticon amaitu, bosgarren etapa jokatuko da bihar, 118,3 kilometrokoa. Loc Siligate hirugarren mailako mendatea igo beharko dute helmugara iristeko 42,5 kilometro faltako direnean.