Gaur ere Mark Cavendishek (Team HTC-Columbia) irabazi du Frantziako Tourreko etapa, hirugarrenez.Iaz sei etapa irabazi zituen Frantziako itzulian eta duela bi urte lau. Sisteron eta Bourg les Valence artean jokatu da etapa -11.a- eta 184,5 kilometro egin behar izan dituzte txirrindulariek.Esprintean amaitu da. Alessandro Petacchi geratu da bigarren. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan faboritoen artean.
Anthony Geslin, Stephane Auge, Alberto Benítez izan dira eguneko beste protagonistak, kilometro askotan ihesean ibili direlako azken 25 kilometroetan harrapatu dituzten arte.
Bihar, 12. etapa: Bourg de Peage-Mende, 210,5 kilometrokoa. Hirugarren mailako hiru mendate izango dituzte eta bigarren mailako bi -Mende bigarren mailakoan amaituko da-.
Orain arteko etapak
- Aitzin-etapa: Rotterdam-Rotterdam. Irabazlea: Fabian Cancellara. Liderra: Fabian Cancellara.
- 1. etapa: Rotterdam-Brusela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Fabian Cancellara.
- 2. etapa: Brusela-Spa. Irabazlea: Sylvain Chavanel. Liderra: Sylvain Chavanel.
- 3. etapa: Wanze-Porte du Hainaut. Irabazlea: Thor Hushovd. Liderra: Fabian Cancellara.
- 4. etapa: Cambrai-Reims. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Fabian Cancellara.
- 5. etapa: Epernay-Montargis. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Fabian Cancellara.
- 6. etapa: Montargis-Gueugnon. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Fabian Cancellara.
- 7. etapa: Tournus-Rousses. Irabazlea: Sylvaine Chavanel. Liderra: Sylvaine Chavanel.
- 8. etapa: Rousses-Morzine Avoriaz. Irabazlea: Andy Schleck. Liderra: Cadel Evans.
- 9. etapa: Morzine Avoriaz-S. Jean de Maurienne. Irabazlea: Sandy Casar. Liderra: Andy Schleck.
- 10. etapa: Chambery-Gap. Irabazlea: Sergio Paulinho. Liderra: Andy Schleck.
- 11. etapa: Sisteron-Bourg les Valence. Irabazlea: Mark Cavendish. Liderra: Andy Schleck.
frantziako Tourra
Mark Cavendishen aurtengo hirugarren etapa
Azken bi urteetako bidetik doa: iaz sei etapa irabazi zituen, duela bi urte lau. Alessandro Petacchi geratu da bigarren esprintean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu