Marka guztiak hausteko moduan daude Astillero eta Kaiku

KAE ligako lehen multzoko estropadan 'San Jose XIII.a' nagusitu da, eta bigarrenekoan, berriz, 'Bizkaitarra'

Igor Susaeta.
2008ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Gainontzeko ontziek, ondo ibili arren, bigarren izatearekin konformatu beharko dute. Edo hori ematen du, behintzat, Kaikuren eta Astilleroren indarra ikusita. Bi ontzi horiek marka guztiak hausteko moduan daude. Izan ere, jokatu dituzten estropada guztietan nagusitu dira. Kaikuren Bizkaitarra ontziak KAE (Kantauriko Arraun Elkartea) ligako lehen multzoko bosgarren estropada puntuagarria irabazi zuen atzo Santurtzin, eta Astilleroren San Jose XIII.ak, berriz, bigarren multzoko zazpigarren puntuagarria, Orion.

Kaikuk 12 segundo atera zizkion Camargori, Ibaizabaleko itsasadarrean jokatutako proban. Erraz irabazi zuen, orduan, Jose Luis Kortak entrenatutako traineruak. Eta Orioko itsasadarrean, erlojuaren kontra, Astillerok bederatzi segundoko aldearekin aurrea hartu zion etxeko traineruari. Aurreneko multzoko hurrengo estropada gaur jokatuko da, Castron (12:00), eta bigarrenekoa ere bai, baina Santanderren (18:30).



KAE liga

SANTURTZI

1. Kaiku 20.10,79

2. Camargo 20.22,06

3. Pasai Donibane 20.29,18

4. Isuntza 20.34,29

5. Hondarribia 20.47,37

6. Castro 20.49,96

7. Donostiarra 20.54,43

8. Ondarroa 20.58,75

9. Zierbena 21.00,95

10. Santurtzi 21.08,99

11. Portugalete 21.14,94

12. Busturialdea 21.41,17

ORIO

1. Astillero 19.44,35

2. Orio 19.53,13

3. Getxo 20.43,95

4. Trintxerpe 20.44,13

5. Colindres 20.49,83

6. Deustuko 21.00,91

7. Maruca 21.00,91

8. Hibaika 21.19,80

9. Raspas 21.31,81

10. Luanco 21,49,35

11. Santander 22.03,83
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.