Marquezek 125 cc-ko titulua eskura dezake gaur
MOTOZIKLISMOA. Ezustekorik ezean, Marc Marquez kataluniarrak (Derbi) 125 cc-ko mailako Munduko Txapelketa irabaziko du gaur, Chesten, Valentziako Sari Nagusian. Pole-tik irtengo da, eta nahikoa du lehen zortzien artean sailkatzea. Maila berean, Efren Vazquez bilbotarra (Derbi) zazpigarren postutik irtengo da. Beste mailatan, Casey Stoner (Ducati) eta Toni Elias (Moriwaki) abiatuko dira pole-tik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu