Martin Lasarte uruguaitarra izango da Realeko entrenatzaile berria hurrengo denboraldian. Horrek Juanma Lilloren lekua hartuko du. Jokin Aperribai Realeko presidentea buru duen administrazio kontseiluak gaur jakinarazi du erabakia.
Hala ere, oraindik hiru partida gelditzen zaizkio Realari denboraldia amaitzeko eta horietan, Juanma Lillok zuzenduko du taldea.
Realeko presidenteak Lillori eskerrak eman dizkio taldearen alde egin duena lanagatik.
futbola
Martin Lasarte izango da Realeko entrenatzaile berria
Juanma Lillo aurreko entrenatzailearen lekua hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu