Iker Martinez (Hondarribia, 1977) eta Xabi Fernandezek (Ibarra, 1976) ezin izan dute belako 49er mailako finalerako sailkatu eta, horrenbestez, bukatu dute aurtengo Olinpiar Jokoetako ibilia. Hamabigarren bukatu dute sailkapen orokorrean, 146 punturekin. Lehen hamarrak sartu dira finalean —hamargarrena 135 punturekin sailkatu da—.
Sailkatze faseko azken estropada —15.a—, hamabigarren bukatu dute Martinez eta Fernandezek, irabazlearengandik 2.27ra. 14. saioan hamabosgarren egin dute.
2004an Atenasko Jokoetan urrea irabazi zuten euskal estropalariek, eta 2008an Pekinen zilarra.