49er diziplinako eguneko hirugarren eta azken saioan zortzigarren izan dira Iker Martinez (Hondarribia, 1977) eta Xabi Fernandez (Ibarra, 1976) —orain arteko 11. estropada izan da—, eta hamabigarren daude. Sailkapen fasea bukatzeko lau saio geratzen dira, eta hamar aurrenek egingo dute aurrera, dominen bila borrokatzen segitzeko.
97 puntu dauzkate Martinezek eta Fernandezek. Hamargarren doan bikoteak, 95. Erresuma Batuko bikote bat doa aurrena —Iain Jensen-Nathan Outteridge—, 42 punturekin. Bigarren sailkatuek 51 dituzte, hirugarrenek 66. Hemen sailkapen nagusia
Gaurko aurreneko estropadan hamabigarren postuan iritsi dira euskal estropalariak, eta bigarrengoan hamalaugarren.
2004an Atenasko Jokoetan urrea irabazi zuten, eta 2008an Pekinen zilarra.